E.J.ko Aginduak
Ikasleen eskubideak eta betebeharrak
201/2008 Dekretua , abenduaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzkoa (EHAA 08-12-16)
Eskola inklusiboa
Oinarrizko Hezkuntzarako curriculumaren dekretuak xedatzen du ikasle guztiek eskuratu behar dituztela oinarrizko gaitasunak; horretarako, hainbat ekimen abiarazi behar dira, ikasle bakoitzak ahal den neurri handienean gara ditzan bere gaitasunak.
Ohiko ikasgelak erreferentzia izango dira jarduera inklusiboak aplikatzeko orduan. Antolamenduko eta metodologiako planteamenduek aukera eman behar dute ikasle guztiak sartzeko ikaskuntza-prozesuetan. Horrenbestez, lehentasuna eman behar diogu ikasle guztiak testuinguru berdinean sartzeko moduak bilatzeari; xede hori lortzeko, bereziki zaindu behar dira ikasketa-prozesua, ikasleen, irakasleen eta baliabideen antolamendua eta proposamen didaktikoen dibertsifikazioa.
Eskola inklusiboak erantzun egokia eman behar die hezkuntza-premia bereziei, ikasteko eragin ditzaketen zailtasunak gainditu behar ditu, eta ahalik eta gehien indartu behar du parte-hartzea. Bestalde, eskolako kide guztien bikaintasun-mailak handitzeko lan egin behar da.
Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa (pdf, 823 KB)
Ikasle etorkinentzako hezkuntza-arretarako programa, eskola-eredu inklusibo eta kulturartekoaren barruan 2012-2015 (pdf, 655 KB)
Aniztasunari erantzuteko neurriak
Honako xede hauek dituzte aniztasunari erantzun emateko neurriek: ikasleen berariazko hezkuntza-premiei erantzutea eta ikasleek curriculumean jasotako oinarrizko gaitasunen gutxieneko mailak eskuratzea. Neurri horiek bide bat ireki behar dute adierazitako helburuak eta xedeko titulazioak lor ditzaten ikasleek. Zenbait neurri aplikatzen dira ikasleen aniztasunari erantzun emateko:
Ohiko neurri orokorrak: taldearen beharretara egokitzea programazio didaktikoa, arloen eta ikasgaien ordutegia banatzea, hautazko ikasgaiak eskaintzea, ohiko taldeetan laguntza ematea, taldea bitan banatzea, indartzeko neurriak etab.
Ohiz kanpoko neurriak: zikloan edo mailan gelditzea beste urtebetez, curriculum-aniztasuneko programak, hezkuntza-laguntza espezifikoko proiektuak, eskolatze osagarriko programak eta tratamendu pertsonalizatuko beste zenbait programa hezkuntza-laguntza berezia behar duten ikasleentzat
Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako neurriak: banakako curriculum-egokitzapenak, eskolatze-denbora zabaltzea edo murriztea, zereginak ikasteko gelak...
Ikasle etorkinak
Hezkuntza premia bereziak