Gurasoen ardurak - CEIP Jose Etxegarai HLHI

Vaya al Contenido

Gurasoen ardurak

Familiak

  GURASOEN ARDURAK   

  Ikasleek, eskolatik ordutegia amaitu baino lehenago irten behar bada (medikuarengana joateko eta abar...), gurasoen baimena ekarri behar dute (ohar bat), aurretik tutoreari emateko.Ikaslea beti nagusi  baten laguntzarekin irtengo da eskolatik.
   Zorri eta bartzen prebentziorako komenigarria da, noizean behin, ikasleen burua begiratzea. Zorriak izatekotan, lozio eman eta bartzak kendu beste ikasleak ez kutsatzeko.
   Eskola orduetan antolatzen diren ekintzetan parte hartzea ezinbestekoa da, eta horrela ez izatekotan, medikuaren justifikantea ekarri beharko dute. (H. fisikoa eta abar..)



  • Sartzeko eta irteteko orduetan puntualtasuna oso garrantzitsua da. Irteteko orduetan, batez ere H.H.ko ikasleak direnean, seme-alaben bila etortzen bazarete, puntualtasunez etorri.


ESKOLAKO ESPARRU GUZTIETAN (PATIOA BARNE) ERRETZEA ETA ALKOHOLA EDATEA DEBEKATUTA DAGOELA GOGORATZEN DIZUEGU


Regreso al contenido